Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-10-28 Juan Antonio Aresti Olamendi izan zen saritua aurtengo Leioako Egunean
Aresti / Aresti

Atzo ospatu zen Leioako Egunaren 485.urteurrena, aurtengo saritua Juan Antonio Aresti Olamendi izan zen. Ospakizuna ostegunez izan zen Artatza jauregian herriaren sare soziala eta ekonomikoaren ordezkariak izan ziren ekitaldian.

Urtero bezala Leioako Elizatearen fundazioaren sorrera ospatzen da, oraingoan 485. urteurrena hain zuzen ere, eta gertaera hau ospatzeko ekitaldi berezia prestatu da Artatza Jauregian, bertan Leioako herrian eta herriarentzat lanean dihardutenak elkartzen dira eta leioaztarren arteko harremanak estutzeko balio duen momentua da. Ekitaldian presente izan ziren besteak beste herriko elkarte kulturalak, kirol taldeak, ikastetxeetako ordezkariak, herritarren elkarteak, auzoetako kultur aretoak eta enpresak.

Jatorriz txistularia da Juan Antonio baina segituan konturatu zen bere benetako bokazioa aurreskua zela. Herriko txikiei euskal dantzen klaseak ematen hasi zen, San Joan Bateiatzaile parrokiaren lokaletan edota Lamiakoko Auzokide elkartearen eskariz San Maximo parrokian. 70.hamarkadan Euskal Dantzarien biltzarraren sortzaile bat izan zen, honek suposatzen zuen konpromisoa eta arriskua onartuz. Demokraziaren lehen Udala osatu zenean Leioan bera izan zen lehenengoko aurresku hori dantzatu zuena, ikurriña altzatu zenean urte asko pasa eta gero garai latz horretan.

Ezin dugu ahaztu bera izan zela, hainbat ikerketa egin ostean, Leioako elizateko aurreskuaren ohitura berreskuratu zuena. Pertsonai ezaguna dugu Juan Antonio Aresti Leioan, eta aldi berean asko zor diogu. Hori dela eta herriaren esker ona irabazi dute sarritan, adibidez, 2006an jaietako pregoilaria aukeratuz.

Gaur egun euskal dantzen munduan jarraitzen du murgilduta, eta nola ez, irakasten. Zorionak Juan Mari eta mila esker Leioako herriaren partez!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa