Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-29 Gaur eta bihar izango dira euskarazko haur antzerkiaren azken saioak Arratsaldeko 18.00etan hasiko dira eta sarrera 4 eurokoa izango da
teatro infantil en euskera / euskarazko haur antzerkia

Gaur eta bihar izango dira euskarazko haur antzerkiaren XI.erakustaldiaren azken saioak. Ordutegia betikoa, arratsaldeko 18.00etan Kultur Leioako auditoriumean 4 euroren truke.

Gaurko txanda ‘Gar producciones’en “hire zain” lanarena izango da, 3 eta 7 urte bitarteko gazteentzat zuzendutakoa. Lan honen haria hurrengokoa da: haziak agertu dira eremu mortu eta ilun batean, erne ahal izateko jasoko dituen norbaiten zain dauden hazi gorriak dira; bi gizonek topatu dituzte: batak zaindu egingo ditu eta itxoin, erne arte; besteak bildu egiten du aurkitzen duen guztia, haziak bere bildumaren parte izango dira.

Biharko antzerki saioa, berriz, ‘Teatro Mutante’ren “Munstroak akatu” izenburukoa izango dugu, 8 urtetik gorakoentzako. Anek 9 urte ditu, Harry Potter eta Operacion Triunfoko Soraya gustukoak ditu, baina eskolara joatea ez zaio batere gustatzen, ez ikasi behar duelako bere ikaskideengatik baizik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa