Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-10-07 Euskara, atsegin dut!
kartea¡la berbalagun / kartea¡la berbalagun

Leioako euskaltegiek, matrikulazio kanpainarekin batera, Berbalagun programarako kanpaina berria jarri dute abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programan parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Leioako Berbalagun programan.

Berbalagun programan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara harreman sareak sortzeko tresna ere badela. "Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Atsegin duzu?

Azken aldian denon ahotan dabiltza interneteko sare sozialak. Harreman sare birtual horien balioa eta beharra ez dugu guk zalantzan jarriko, guk ere erabiltzen ditugu, baina egitako sare sozialak, aurrez aurreko harreman sareak, atsegin badituzu eta gainera euskara praktikatuz eraiki nahi badituzu, ez duzu inon ezer klikatu behar; izena ematea besterik ez. Lamia Aek euskaltegian, Mastitxu udal euskaltegian eta Euskara zerbitzuan eman dezakezue izena.

Mintzapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Hori dela eta, Euskal Herriko lurralde guztietako hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta berria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

Informazio gehiago:

Leioako Berbalagun

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa