Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-10-04 Zenetek irekiko du Musika Denboraldia, “Musika arimarekin” zikloarekin
zenet2 / zenet2

Zenet artista malagarrak “Musika arimarekin” zikloa irekiko du ostiral honetan; aldi berean, programa honek Kultur Leioako Musika Denboraldia inauguratuko du. Ziklo honek lau kontzertu izango ditu, talde parte-hartzaileen nortasunak eta musika-estilo zainduak markatutakoak.

Urriaren 7an (ostirala), Zenetek eskainiko duen kontzertuan boleroak, tangoak, jazza, swinga eta flamenkoa izango dira entzungai. Limurtzeko botere handiarekin eta talentu naturalarekin, ikus-entzuleak liluratuko ditu eszenatokitik.

Urriaren 21ean, Mira Awad abeslari eta kantautore palestinarrak “All my faces” lan berria aurkeztuko dute. Noarekin sarritan elkarlanean dabilen emakume polifazetiko honek mezuz eta sentimenduz beteriko ahots pertsonala hurbilduko dute. Azaroaren 11n, Kroke & La Musgaña taldearen txanda izango da. Polonia eta Gaztela eta Leongo taldeak dira hurrenez hurren, zeintzuek talentua bat egitea erabaki duten, euren herriko soinuak azalarazteko.

?Azkenik, azaroaren 25ean, OqueStrada taldeak emango dio amaiera denboraldiari. Talde honek Portugaleko zapore eta usain guztia dakarte “Tasca Beat, The Portuguese dream” diskoan, Lisboako zein hiri inguruko soinu tradizionalarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa