Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-10-03 Umeen eskola orduetan euskara ikasteko guraso-taldeak egin ditu euskaltegiak
euskara / euskara

Eskola orduetan euskara ikasteko taldeak osatu ditu Mastitxu Udal Euskaltegiak. Ordutegi berezi honekin Leioako gurasoek euskara ikasi dezakete euren seme-alabak eskolan diren bitartean. Matrikula egiteko epea gaur irekitzen da eta hilaren 14an amaitzen da.

Talde hauek goizekoak (10.00tatik 11.30era) edota arratsaldekoak (14.15tik 15.45tara) izan daitezke, astelehenetik ostiralera. Urte guztiko matrikulak 267,50 euroko kostua du. Prezioaren inguruan, esan beharrekoa da %75 dirulaguntza lortu ahal dela asistentzia %85ekoa edo handiagoa bada eta urrats bat gainditzen bada.

Informazio gehiago lortu nahi izanez gero edota matrikula egiteko:
Mastitxu Euskaltegia
Iparragirre 78
Tel 94 464 00 02

Informazio gehiago:

Mastitxu Udal Euskaltegia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa