Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-21 Eskola-laguntza taldeak boluntarioak behar ditu
EISE Leioa / EISE Leioa

Astean ordu bi libre badituzu eta Leioako Udalaren Gizarte-hezkuntzazko esku-hartze taldean boluntario gisa parte hartu nahi baduzu eskola-laguntza ematen EISE tadearekin jarri harremanetan. Programa honek 5 eta 14 urteko gazteekin egiten du lan, eurei laguntza ematen zaie eskolako kontuekin, etxeko lanak egiten edota ikasteko ohiturak indartuz.

Leioako Udalaren zerbitzu berezi hau 1993.urtetik dago lanean. Esan beharra dago zerbitzu hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa dela boluntariotza, hau da, herritarren laguntza.

Zerbitzu honek gizarte –hezkuntzaren garapenerako ekintza bat da, batez ere gizarteratzea eta famili barruko elkarkidetzaren alde egiten duena. EISEren helburu nagusienetariko bat adingabekoen ongizatea lortzea da hauen garapen pertsonala lortzeko asmoz. Honetarako gurasoen hezkuntza baliabideak moldatzea bilatzen du EISEk, haien seme alaben garapenaren etapa guztietara moldatuz.

Programa berezi hau martxan jarraitzeko boluntarioen laguntza behar du, beraz, interesa baldin baduzu jarri EISErekin harremanetan:

EISE de Leioa
Dirección: c/ Sabino Arana 82, bajo
Tlf: 944 010 911
Email: eiseleioa@euskalnet.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa