Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-21 Euskal ondare artistiko eta historikoaren zati bat biltzen duen erakusketa izango da Kultur Leioan
estelas / estelak

Disko-formako estelek euskal ondare historiko eta artistikoan duten balio handiak erakarrita, Pedro Zarrabeitia Miñaur argazkilariak hainbat urtez jardun du disko-formako estelak bilatzen eta aztertzen, besteak beste, Franskowski, Colas eta Barandiaran bezalakoen azterketetatik abiatuz.

Milaka argazkiren eta 1.153 irudiren emaitza da joan den maiatzean argitaratutako liburu interesgarria. Egun, Leioarako sortutako erakusketa honetan dago ikusgai, eta, bertan, benetako altxorrak diren pieza hauen grabatuen hondakin lauso eta enigmatikoen potentzial sinbolikoa, ikonografikoa eta artistikoa islatzen da.

Non: Erakusketa gela
Egunak: Irailaren 23tik urriaren 30era
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Sarrera: Doan

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa