Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-20 Trafiko mozketa izango da ostegunean Elexalde etorbidean
movilidad / movilidad

Datorren ostegunean, hilaren 22an, Elexalde kalea trafikoari moztuta izango da Bulebarreko gurutzetik Sarriena biribilgunera arte goizeko 8.00etatik arratsaldeko 20.00etara. Honen arrazoia “Kotxerik gabeko eguna” da, egun osoan zehar hainbat ekintza bideratuko dira kale honetan herritar guztien parte hartzea bultzatuz jasangarritasunaren alde.

Aukeratu gustokoen ekintza eta parte hartu ezazu:

Patinak---Elexalde---17etatik 19etara---Herri erdialdetik Txorierrira arte patinetan.
Mugi hadi---Udaletxea---11etatik 13etara---Herriko parkeetan diren gimnasia aparatuak zuzen erabiltzeko saioak monitoreekin.
Hurrengoan elkarrekin---Elexalde---11etatik 19etara---Zure iritzia kontutan izan nahi dugu hurrengoko Mugikortasun Astea prestatzeko.
Bookcrossing---Elexalde---13etatik 19etara---Liburutegi globala sortu nahi dugu, liburuak utzi zein hartzeko tokia.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa