Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-19 Bosteko 2011 Arte Garaikidearen Erakusketa
bosteko11 / bosteko11

Bosteko 2011 Arte Garaikidearen Erakusketak hamalaugarren edizioa du aurtengoa, eta hiru artista ospetsuren ibilbidea aurkezten du, “Barneko begiradak” izenburupean. Leioan azaroaren 3tik abenduaren 4ra arte izango da erakusketa.

Elssie Ansareo (Mexiko, 1979), Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970) eta Mabi Revuelta (Bilbao, 1967). Hiru diseinatzaile oso ezberdin horiek lan beraren inguruan bildu dira ni-a aurkezteko, era askotara adierazten den barrurako begirada; kasu honetan, gorputz hizkuntzaren bitartez, gorputza eskultura eginda, eta argazkigintzaren bitartez.

Itxaso Mendiluze komisario duen erakusketa ibiltariak Leioa, Arrigorriaga, Zornotza, Basauri eta Getxoko udalerrietara hurbilduko du euskal artearen hautaketa bat.

Non: Kultur Leioako Erakusketa gela
Egunak: Azaroaren 3tik abenduaren 4ra
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Sarrera: Doan

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa