Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-12 Aterpe Leioa Gazteguneko ikastaroetan izena emateko epea gaur irekitzen da
aterpe cursos / aterpe ikastaroak

Urtero bezala, Aterpe Leioa Gazteguneak hainbat kurtso eta ekintza ezberdinak antolatu ditu negurako. Aurtengo ekintza hauetan izena emateko epea gaur bertan hasten da eta hurrengo ostirala, hilaren 16ra arte, izango da zabalik.

Zure kamiseta margotu
Urriak 5tetik 26ra arte, asteazken arratsaldeetan bi orduko saioak.

Euskal dantzak
Urriak 6tik abenduak 15tera arte, ostegun arratsaldeetan bi orduko saioak.

Sukaldaritza. Bi txanda
1go txanda. Urriak 6tik 27ra arte, ostegun arratsaldeetan, bi orduko saioak.
2. txanda. Azaroak 3tik 24ra arte, ostegun arratsaldeetan, bi orduko saioak.

Bitxigintza
Azaroak 4tik 25era arte, ostiral arratsaldeetan, bi orduko saioak.

Janari erabiltzaile kurtsoa
Urriak 15, goizez eta gazteleraz.
Urriak 22, goizez eta euskaraz.

Perkusioa. (Bi talde) Kultur Leioako Saio geletan
Urriak 3tik Abenduak 5era arte.Ordu eta erdiko saioak.

Beste ekintza batzuk
Leihosex
Sexu aholku zerbitzua. Sexologoarekin harremanetan jartzeko hurrengo helbide elektronikoa duzue: leihosex@hotmail.com edo messenger: sexaholkuak@hotmail.com

Leioako Pop Rock Lehiaketa aurkezteko III Kartel Lehiaketa
Leioako XII. Pop rock lehiaketa adierazteko kartela behar dugu, horretarako III. Kartel leihaketa antolatu dugu, laster informazio gehiago izango duzue eskuragarri, adi ibili.

INFO GEHIAGO:
Aterpe Leioa Gaztegunea
Aldapabarrena 2, Leioa
T: 944 055 850

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa