Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-08-22 Bizkaiko Aurreskuen lehiaketan izena emateko epea zabalik da
Concurso de Aurresku de Bizkaia / Bizkaiko Aurreskuen lehiaketa

Leioa Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 51. edizioan parte hartzera deialdia zabaltzen dute. Lehiaketan hurrengoko irailaren 11an, arratsaldeko 19.00etan izango da Ondizko probalekuan.

Izena posta bidez eman ahal izango da (atxikituta den izen fitxa bete ondoren edo bestela honako datu hauek agertzen diren agiria bidali beharko da: izena eta abizena, helbidea, telefono zenbakia eta zein dantza taldeko kidea den) baita posta elektronikoz ere. Lehiaketa egunean bertan ere eman ahal izango da izena Ondizen, 17etatik 18etara.

Ohikoa denez aurreskulariek aurreskuaren lau zati dantzatu beharko dute, parte hartzaile guztiek dantzatu ondoren, eta puntu guztiak batu eta gero, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da. Bi maila ezarri dira modalitate bakoitzerako: 16 urte baino gutxiagoko aurresku-dantzariak eta aurresku-dantzari nagusiak (16 urte baino gehiagokoak).

Informazio gehiago:

KULTUR LEIOA
Tfno.: 94 607.25.78
Fax.: 94 607.25.79
Jose Ramon Aketxe Plaza,11
48940 LEIOA (Bizkaia)

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 133 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa