Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-07-28 VII. ‘Oinezkoen pausura’ martxak txirrindu elektriko bat zozketatuko du berriz
zebra / zebra

Datorren irailean ospatuko den Mugikortasun Astearen barruan kokatuta dagoen Oinezkoen pausura martxa ezagunak txirrindu elektrikoa zozketatuko du aurten ere parte hartzaileeen artean.

Urtean zehar honelako beste txirrindu batzuk zozketatu dira, adibidez BIOLehioa lehiaketan, eta honetaz gain aurreko urteetako martxetan izandako harrera ona ikusita aurtengoa ere txirrindu elektriko bat zozketatzea erabaki dute antolatzaileek. Txirrindu honekin jasangarritasunaren alde egiten da eta mugikortasun ekologikoa bultzatzen da, bide batez.

Beraz, irailaren 17an, larunbata, “Leioa Oinezkoen Pausura” Hiritarren VII. ibilaldia burutuko da. Ibilaldi honen bitartez, udalerriko kaleetan oinezkoen segurtasuna eta ibiltzeko lehentasuna errespetatzen bada ikusi dute parte hartzaileek. Sakonetatik izango da irteera eta Udondoko bulebarrean amaituko da.

Aipatutako txirrindu honen zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da ibilbideko pase guztiak jaso izatea eta horien ordez dagokion postontzian sartu beharko den txartela hartzea. Zozketa ez da hasiko martxan parte hartu duten pertsona guztiak helmugan egon arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa