Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-07-27 Behargintzako piping ikastaroa amaitu eta gero ikasleen erdiak lanpostua aurkitu du
empleo / enplegua

Joan den otsailean Behargintza Leioak antolatutako piping ikastaroan parte hartu zuten langabetuen %50 lanpostua aurkitu du jada, ostera gainontzekoak lan praktikak ez diren bestelakoak egiten ari dira ingeniaritza enpresetan. Datu bikain hauek lortu eta gero Behargintzak ildo honetatik lanean jarraituko du, hau da, herriko langabetuak prestatzen eta lan merkaturatzen.

Guztira hamabi lagun izan ziren parte hartu zutenak –hauetatik sei leioaztarrak- gehienak lanbetuak ziren eta bik lan egoera hobetzearen aldeko prozesuan ziren.

Ikastaroa, teoria eta praktikekin, 500 ordukoa izan zen, eta bereziki Leioan erroldatuta eta ingenieritza ikasketak dutenentzat zein CAD erabiltzen dakitenentzat zuzenduta zegoen. Leioako enpresen ahultasunak eta beharrizanak detektatzen dituen prospekzio ikerketa egin ostean ikusitako emaitzak kontutan hartu zituen Behargintzak ikastaro berri hau lantzeko. Ikerketa honetan, lan merkatuko eskaria eta eskaintza orekatzeko hainbat formakuntza falta somatu zen lan sektore jakin batzuetan.

Gaur egungo egoera dela eta, goi prestakuntza duten pertsonek euren ikasketak osatu behar dituzte ezagutza tekniko jakin batzuekin, curriculuman gehitzeko. Hau oso garrantzitsua da mundu mailako merkatuetan, produktu edo zerbitzu berritzaileak eskaini nahi dituzten enpresentzat.

Guzti honegatik Behargintzak ikastaro berezi hau prestatu zuen. Instalazio industrialen diseinu eta eraikuntzari buruzko gaiak jorratzen ziren ikastaro honetan, hauen artean, hodiak, balbulak eta beste hainbat osagarri. Instalazio industrial baten diseinuan jorratu beharreko faseak lantzen ziren, kalkulo teorikoa, diagramen marrazketa, hodien marraketa eta hauen eraikuntzako detaile guztiak, besteak beste.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa