Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-07-18 Aterpe Leioa Gazteguneak antolatutako udalekuetan 24 gaztek hartu dute parte
udalekuak / udalekuak

Aterpe Leioa Gazteguneak antolatutako udalekuetan 14 eta 17 urte bitarteko 24 gaztek hartu dute parte aurten. Joan den ostiralean amaitu diren udaleku hauetan izandako ekintzek arrakasta izan dute gazteen artean. Hau kontutan izanda, datorren urterako oharrak hartu dituzte antolatzaileek.

Esan bezala, uztaila honetan 24 izan dira ikastaro hauetan egondako neska-mutilak, eta egindako ekintzen artean hauek dira gehien gustatu zaizkienak: surfing Sopelan, piraguismoa Nerbioiko itsasadarrean eta Leioatik zehar egindako Lip Dub-a, eta argazki gymkhana. Parte hartzaileei galdetu eta gero, eta gustokoenak zeintzuk izan diren ikusi eta gero antolatzaileek oharrak hartu dituzte datorren urteko eskaintza lotzeko.

Ikastaro honen helburua gazte hauei udarako ekintza bereziak eskaintzea da, euren adinaren araberako programa batekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa