Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-21 Kantikak lanean jarraitzen du
Kantika Korala / Kantika Korala

Ospakizunak amaitu direnean, joan den larunbateko kontzertu arrakastatsuarekin, Kantikak maletak egin ditu eta lanean jarraitzen du hainbat toki desberdinetan emanaldiak eskainiz, etxean zein atzerrian.

Asteburu honetan, ekainak 24, 25 eta 26an Kataluniara egingo du bidai Surt de Casa jaialdian parte hartzeko. Kantikaren kontzertua larunbata 25ean izango da 20.30ean Espai Sant Doménec-en.

Uztailaren 24an Euskal Herrian izango dugu talde leioaztarra, Zornotzan hain zuzen ere. Bertan Xabier Amuriza eta Kepa Junkerarekin batera “Beti Bizi” lanaren kontzertua eskainiko dute, ohitura zaharrak eta aire berriak uztartuz.

Azkenik, uztailaren 25etik 31ra bitartean, Festival des Choeurs Lauréats jaialdi frantziarran parte hartuko du Kantikak. Honetan bereziki nazioarte mailan sarituak izan diren abesbatzarik onenak baino ezin dute parte hartzen, eta nola ez, Kantika hauen artean izango da. Suediako Svalhom Singer, Argentinako Coro Universitario de Mendoza, Tel Aviv-eko New Israeli Vocal Ensemble eta Kantika izango dira oholtza gainean Frantziako Proventza frantziarrean emango dituzten bost kontzertuetan (Vaison, Valence, Donzere, Sainte Jalle, Saint Felicien).

Informazio gehiago:

Informazio gehiago

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa