Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-16 Astebururako planik?
planes / planes

Astebururako planik ez duzula oraindik? Adi egon asteburua indartsu dator Leioan eta. Musika, lehiaketak eta kirola protagonistak izango dira jaien aurreko egun hauetan.

Kultura aldetik hitzordu garrantzitsu bi izango ditugu hurrengo egunetan, batetik pop-rock XI. lehiaketaren finala ikusteko aukera izango dugu ostiralean 21.30etatik aurrera J.M Barandiaran Bekoa Institutoan. Bestetik, igandean, goizeko 12.00etan XI. Jota txapelketa izango da ikusgai Errekalde plazan.

Bestalde, kirolari dagokionez hainbat ekintza ezberdin izango ditugu ikusgai asteburuan:

- 2011ko Irristaketa artistikoaren erakustaldia: Larunbatean, 18.00etan Kandelazubietan
- Xake Leioako kaleetan. Xakean aritzeko aukera izango dugu igandean Euskal Etxeen plazan 10.00etatik aurrera.
- Dantzen erakustaldia, saloi dantza klaseetan kurtso osoan zehar ikasitakoa erakusteko. Igandean 18.00etatik 21.00etara Sakoneta kiroldegiko kantxan.
- Leioako Udala XXI. Gimnasia Erritmikoaren Txapelketa. Valladoliden eta A Coruñan ospatuko den Espainiako Txapelketarako prestatzeko asmotan doaz txapelketara Sakoneta Klubaren gimnastak. Larunbatean, 15.00etatik 20.30era Sakoneta kiroldegian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa