Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 10a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-13 Udako saskibaloi kanpusa
saskibaloi / saskibaloi

Leioako Saskibaloi taldeak udako kanpusa antolatu du urtero bezala. Bereziki 6 eta 16 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta, eta ekainaren 27, 28, 29, 30 eta uztailaren 1ean izango da martxan.

Goiz eta arratsaldekoa izango da kanpusaren ordutegia, 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.00etara, hain zuzen ere. Ordu hauetan ekintza anitz egingo dituzte, horien artean entrenamenduak, jolasak edota tailerrak. Haurrak adinaren arabera taldeka sailkatuko dira, eta eurentzat egokiak diren jarduerak planteatuatuko dira. Gainera esan beharra dago kanpusean egindako jarduera guztiak tituludun eta esperientziadun monitoreez gainbegiratuta egongo direla.

Izena emateko Leioa Saskibaloi taldearen webgunearen bitartez egin behar izango dute interesatuek hurrengo ostirala, ekainak 17, baino arinago.

Informazio gehiago:

Leioa Saskibaloi Taldea

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa