Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-26 “Uda Leioan Gaztea” programan izena emateko epea irekiko da astelehenean
gaztegune / gaztegune

Aurten ere Aterpe Leioa Gazteguneak “Uda Leioan gaztea” kanpaina antolatu du 14 eta 17 urte bitartekoentzat. Helburua gazte hauei udarako ekintza bereziak eskaintzea da, euren adinaren araberako programa batekin uztailaren 1etik 15era.

Izena emateko epea hurrengo astelehenean irekiko da, maiatzak 30, eta ekainaren 1era arte izango da zabalik. Izena emateko interesa dutenek Gaztegunera joan beharko dute 10.00etatik 14.00etara edo 16.30etik 20.30era.

Programa honek 30 plaza ditu, beraz, eskarien kopurua handitzen bada zozketaren bidez aukeratuko dira parte hartzaileak. Zozketa hau ekainaren 8an izango zen 17.30ean Gaztegunean.

Programan parte hartzeko ordaindu beharreko tasa 40 eurokoa da Kultur Leioako lagunentzat eta 65 gainontzekoentzat. Honetaz gain, gogoratu behar da Leioan erroldatuta egotea ezinbestekoa dela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa