Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-25 Udatxiki programan parte hartzeko eskaera guztiak onartu dira Bajan emateko azken eguna ekainaren 2an izango da
udatxiki / udatxiki

Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak antolatutako Udatxiki 2011 programan parte hartzeko leioaztarrek aurkeztutako eskaera guztiak onartuak izan dira. Hurrengo dokumentuan agertzen dira parte hartuko duten txikien izenak eta programa non garatuko duten.

Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera ematen duen programa. Uztailean izango da Udatxiki martxan 2005, 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaiotako ume leioaztarrekin.

Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dago ezta jatetxea ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Lamiakoko ikastetxean garatzen dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa