2011-05-25
Eskola mailako gimnasia erritmikoaren sailkapena izango da larunbatean Leioan
Larunbata honetan, berriz ere, hainbat gazte batuko dira Sakoneta kiroldegian kirol batetaz gozatzeko. Oraingoan gimnasia erritmikoaren txanda izango da, Bizkaiko Federazioak eskola mailako sailkapena antolatu duelako Leioan bertan, kadete, haur eta gazteen kategoriekin.
Guztira haur-kategorian 18 talde eta banakako 15 parte hartzaile izango dira, kadeteak 8 talde eta 7 banakakoak izango dira, eta gazteen mailan 28 talde eta 12 banakakoak izango dira. Parte hartzaileek euren trebezia erakutsiko dute hainbat eremutan; sokarekin, aroa edota pelotarekin.
Haur mailako partehartzaileak goizeko 10.00etan hasiko dira, segidan, 12.50ean kadeteak izango dira protagonistak, eta jan eta gero, 16.00ak aldera gazteen txanda izango da.
Ordutegi edota parte hartzaileeen informazio gehiago atxikitutako dokumentuan
Partekatu:
Itzuli