Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-24 Red Bull Manny Mania, skate txapelketa Leioan
manny / manny

Larunbata honetan, Leioako skate-parka izango da gazte askoren topagune, Red Bull Manny Mania txapelketa ospatuko delako.

Red Bull Manny Mania, skater afizionatuen Nazioarteko Txapelketa dator Leioara. Hau lehiakideek bariazio eta konbinazio guztietako eskuzkoak (manuals) egiteko duten abilezian oinarrituta dagoen bakarra da.

Gertakariak, EEBB eta Britainia Handia bezalako herrialdeetan ondo errotuta dagoena, sailkapen errondak 25 herrialdetan antolatzen ditu. Erronda bakoitzeko irabazleak New Yorken lehiatuko dira 2011ko abuztuan, hurrengo astean toki berean izango den Pro Eventen plaza eskuratzeko helburuarekin.

Txapelketan 14 urtetik gorako afizionatuek bakarrik parte har dezakete, hau da, ezin izango dira lehiatu lehenago profesionaletan aritu direnak, edozein produktu salgai daukatenak marka baten bitartez edo Red Bullek babestuta daudenak.

Ordutegiak eta lekua:

Non: Leioako Skate Park-an.
Eguna: Larunbata, maiatzak 28.
Ordutegia: 11.00etatik 17.30era txapelketa, eta 17.30etik 18.00etara sari banaketa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa