Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 12a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-20 Pinosoloko obrak hasten dira Proiektuaren esleipena behin betikoa denez, obrak laster hasiko dira martxan
Pinosolo / Pinosolo

Pinosoloko Kirolguneko obrak hasteko beharrezko baimena emango du laster Leioako Udalak. Proiektuaren esleipena behin betikoa denez, obrak laster hasiko dira martxan.

Lehiaketa publiko honek zuzendu duen baldintza-agirien arabera, eskaintza irabazleak lau hilabeteko epea du kontratua sinatzen duenetik proiektu konstruktiboa osatzeko irabazitako oinarrizko proiektuan oinarrituz. Epe honetan, eskaintza irabazleak azken proiektua garatu behar izango du, horretarako zuzenketak eta Udalak edota herriko kirol taldeek egindako eskakizun guztiak kontutan hartuz. Baina azken proiektu hau egiten den bitartean obrak hasteko baimena eskatu dira, lur mugimenduak eta hondeaketa lanak hasteko.

Udalak egindako esleipena kirol arkitektura eta kirol kudeaketan adituak diren hiru enpresen txostenek bermatzen dute, bata euskalduna, bestea Madril eta Zaragozakoa eta bestea Andaluziakoa. Hiru txostena hauek adierazten duten bezala eskaintzarik borobilena arkitekto katalanak egindakoa da, honetan bera da proiektuaren egile eta euskal enpresa bi dira exekutatzaileak. Joaquim Pujol nazioarte mailan ospe handia duen kirol arloko arkitektoa da. Gaur egun, munduan zehar banatutako hainbat proiektuetan dago parte hartzen, eta Nazioarteko Igeriketa Federazioaren aholkularia da Joku Olinpikoetarako ekipamenduak aukeratzeko.

Lehiaketa publiko honek enpresa desberdinek egindako bederatzi eskaintza bildu zituen, hau da, 30 talde profesionalek osatutako taldeek euren proiekturik onenak aurkeztuz.

Esleipen honen arira, gogoratu behar da bigarren postuan geratu zen proiektuak helegitea jarri zuela, administrazioarekiko auzi-prozesua hain zuzen ere. Euren iritziz, gainontzeko eskaintzek lizitazio prezioa gainditu zutelako. Bestalde, laugarren postuan geratu zen arkitektoaren proiektuan parte hartu zuen bazkide batek jarri zuen beste helegite bat, balorazioa egin zuen taldeak eta irabazi zuen proiektuen arteko loturengatik.

Udalak, akusazio honen aurrean, helegitea zuen partea ebaluazio prozesutik kanpo uztea erabaki zuen eta balorazio berri bat eskatu zuen beste talde desberdin batek eginikoa, eta honek ere aurretik aukeratutako proiektua izendatu zuen irabazle bezala. Lehen helegitea kautelazko etendura eskatu zuen, baina neurri hau ezeztatu izan du epaileak orain dela gutxi honetarako adierazgarririk ez duelako ikusten.

Beraz, obrak hurrengo egunetan hasiko dira, obraren zuinketa akta egin eta jarraian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa