Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-19 Espetxearen informazioaren inguruan Gaurko egunkari batek argitaratu du Espaniako Gobernuak Euskadin espetxe berriak irekitzeko asmoa duela. Zehazki, Leioan bertan honelako zentro bat irekitzeko asmoa duela adierazten zuen hedabideak. Zentro hau hirugarren graduko presoentzako izango litzateke, hau da, eguneroko bizitza kanpoaldean egin ostean lo egitera zentrora joaten diren preso horientzako.

Udalak Estatuko Gobernuaren asmo honen berri izan du ustekabean eta bidezkoa ez den modu batean. Lurzoruaren jabea zen Defentsa Ministeritzak Instituciones Penitencias S.A-ri Leioako lurzoru hau saldu zion eta salmenta egiterakoan egindako eskriturak udaletxera bidali zituzten plusbalia zergaren ordainketa salbuesteko. Eskritura horietan adierazten zen bezala, espetxe berriak eraikitzeko planaren barruan kokatzen zen salmenta hau, hau da, Espaniako Gobernuak duen Plana egungo espetxeak berritzeko.

Honen bitartez, Udalak jakin izan du Espainiako Gobernuak, Infraestructuras y Equipamientos Penitenciarios S.A-ren bitartez Leioako lurzorua erosi izan duela. Lurzoru honek 14.640 metro koadro ditu, eta 325.319,26 euroengatik saldu izan da. Orain arte, eta 1949. urtetik, lurzoru hau Espainiako Gobernuaren Defentsa Ministeritzaren Erakunde Autonomo baten jabetza zen.

Datu guzti hauek konfirmatu izan dira beranduago Infraestructuras y Equipamientos Penitenciarios elkartearekin.

Honen arira Leioako Udalak eta bere Alkateak zera adierazi nahi dute:

1.- Udal honek informazio hau jaso duen modua ez dela berezkoa eta instituzioen artean egon behar den errespetua urratzen duela uste du. Argi utzi nahi du Leioako herria, Leioako instituzio eta legezko agintzaritzaren ezkutuan hartu izan dela erabaki hau, hau ez da bidezkoa.

2.- Leioak ez du bat egiten Espainiako Gobernuaren asmo honekin eta eskura duen tresna guztiak erabiliko ditu leioaztarren eskubideak eta interesak defensatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa