Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-18 Etxebizitzetara eta lokal komertzialetara sarbidea hobetzeko ordenantza berria
asecensor / igogailua

Leioako Udalak ordenantza berria onartu du etxebizitzetara ailegaerraztasuna bermatzeko, hau da, oztopo arkitektonikoak gutxitzeko igogailua ez duten etxeetan. Honekin mugikortasuna handitzea lortu nahi da, eta gutxitasun fisikoa duten pertsonen eskubideak bermatu nahi dira gainontzeko herritarrekin parekatuz.

Erabaki honekin Leioak Bizkaiko beste herrialde batzuekin bat egiten du, araudi honen arabera modifikazioak kasu zehatz hauetan egiteko desjabetzea onartuta dago, eta beste biderik ez dagoenean zonalde publikoen okupatzea ere onartzen du ordenantzak.

Honek esan nahi du ordenantza berri honekin orain arte ezinezkoak ziren obrak egitea posible izango direla, beti ere pertsonen mugikortasunaren aldekoak badira. Gutxitasun fisikoa duten pertsonek ez dute zertan etxez aldatu behar bizimodu normala eta traba gabekoa egiteko, euren betiko etxebizitza moldatzea posible izango delako. Ordenantza hau FEKOOR, Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko Pertsonen elkartearekin elkarlanean onartu izan da.

Beraz, oraindik aurrera igogailuak jartzea posible izango da bai eraikinaren kanpoko aldetik baita ere barruko patioetatik, nahiz eta gune publikoak izan. Baina proiektuak onartu baino arinago aukera guztiak landuko dira irtenbide egokiena lortzeko asmoz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa