Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-17 Umore Azoka 45.000 ikusentzule erakarrita bukatu da
umore / umore

Proposamen ezenikoen kalitateak eta emankizun kopuruari esker Umore Azokak, Leioako Kale Artisten Azokak antolatzaileen aurreikuspenak hobetu ditu, iazko ikusentzule kopurua mantenduta; nahiz eta larunbat goizeko euriteak eguna okertu eta Leioara hurbiltzeko ohitura duen publikoa desanimatuko ote zuen beldur ziren -zorionez, ikuskizunak babestutako ezenatoki batzuetan berkokatu ostean egitaraua aurrera eraman eta emankizun guztiak normaltasunez eta aurreikusitako orduetan garatu ziren-.

45.000 ikusentzule inguru izan dira maiatzaren 12tik 15era bitarte Bizkaiko herria hartu dutenak, iazko kopurua berdinduz, kaleetan aurten izan diren 150 emankizunetako bat ezagutzen; eta ostiral arratsaldea zein larunbata izan dira Azokako tarterik jendetsuenak; aipagarria da ostegunean, maiatzaren 12an, eta lehenengo eguna izateko, inoiz baino ikusentzule handiagoa izan zuela Azokak.

Gainera, Umore Azokak kaleko arteen sektoreko dinamizatzaile gisa duen papera indartu du, 152 profesional akreditatu jaso baititu egunotan, negozioak egiteko prest zirenak. Baita akreditaziorik gabe ziren arren Leioako kaleetan izan diren programatzaile, banatzaile, aholkulari eta konpainiei esker ere; Kaleko Arteentzat erakusleiho bikaina bilakatu baita Leioa joan den asteburuan.


Estatuko kaleko arteen panoraman bere tokia egonkortzea lortu du Umore Azokak, eta bertara nazioarteko konpainia eta proposamenak gerturatzez gain, erakusleiho ere bada, Estatura zein nazioartera begira, euskal konpainientzat. Gainera, XII. edizio honetan Umore Azokak ikuskizunen ekoizpenean duen ardura berretsi du, lau ikuskizunen garapenean parte hartuta (Euskal Herriko Kukai Dantza Konpainia, Deabru Beltzak eta Markeliñe eta Gaztela Leoneko Alicia Soto-Hojarascaren lanak), eta modu horretan sorkuntzaren erronka, arrisku eta zirraretan murgilduta, esperimentatzen eta dramaturgia berriak bilatzen dabiltzan taldeei espazio bat eskainiz.


Beste alde batetik, Azokak arte eszenikoetan duen tokia indartu du Artekale topaketak jaso baititu, Euskadiko Kaleko Arteen profesionalen XIV. topaketak. Bertan nazioarteko profesionalek hartu dute parte, besteak beste Alemania, Frantzia, Polonia, Erresuma Batua eta Herbeeretako ogibide kideak jasota.

Umore Azoka egun kalean diren proposamen eszenikoen agertokia ere bada, Euskadi zein Estatu eta nazioarte mailakoa. Horrela, hamabigarren edizio honetan Umore Azoka, Leioako Kaleko Artisten Azokak 400 proposamen jaso ditu, eta horietatik 46 talde hautatu, berrogeita hamar ikuskizun ager zitzaten, 150 emanalditan. Aipatutako ikuskizunetatik hemeretzi estreinaldian eman dira; eta aipatu 46 taldeetatik hamabi euskal konpainiak ziren, 21 Estatukoak eta 13 nazioartekoak.


"La Codorniz, 70 años. Humor, sociedad y censura" erakusketa, Umore Azokako ekitaldi osagarrietan kokatutakoak ere ikusle ugari jaso ditu Azokak iraun duen lau egunetan zehar. Erakusketa Kultur Leioa erakusgelan ikusgai izango da datorren ekainaren 26a bitarte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa