Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-16 Iñaki Saez udako kanpusak izen emate epea ireki du
iñakisaez / iñakisaez

Urtero legez, Leioa Kirol Elkarteak txikientzat zuzendutako Iñaki Saez udako kanpusa antolatu du. Izena emateko epea ekainaren 15era arte izango da zabalik, 5 eta 14 urteko gazteentzat.

Esan bezala, kanpusa 5 eta 14 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Bertan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute udako oporretan eta futbolaren inguruko hainbat ariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatza izanik.

Parte hartzaileek hiru taldeetan banatuta egongo dira: lehena ekainaren 24tik uztailaren 1era arte, bigarrena uztailaren 4tik 8ra arte, eta azkena uztailaren 11tik 15era. Ordutegia goizekoa izango da, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:
- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Honetaz gain, esan beharra dago, gurasoek autobus zerbitzua hartu ditzaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo.

Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izango da, mail bidez (campusverano@sdleioa.com) edota telefonoz (675.533.528) egin daiteke.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa