2011-04-26
Leioako XI. Pop Rock Lehiaketaren finalistak
Aukeraketa-prozesu zabal eta interesgarri baten ondoren, Leioako XI. Pop Rock Lehiaketarako sei finalistak hautatuak izan dira. Guztira, txoko guztietako 119 talde aurkeztu dira eta horietatik ondokoak izan dira aukeratutakoak:
QUAOAR (Leioa), AVERNO (Leioa) eta ERO (Galdakao) Metal Sailean.
BACKFLIP (Iruñea), LOVE DIVISION (Madril) eta LAST FAIR DEAL (Leioa) Pop Rock Sailean.
“Leioako Udala” saria (Herriko talderik onenari) AVERNO (Leioa) taldeak jaso du, eta Euskara Zerbitzu saria (Euskarazko abestirik onenari) ERO (Galdakao) taldeak irabazi du “Malko izoztuak” abestiarekin.
Finalistek zuzenean joko dute San Juan 2011 jaietako egitarauaren barruan Leioara hurbildu nahi duen edonorentzako.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta zorte on finalistei!