Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-14 Leioako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berria sinatu dute
Eneko Arruebarrena y Xabier Kintana / Eneko Arruebarrena eta Xabier Kintana

Leioako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berri bat sinatu dute gaur ‘Leioako leku-izenak’ izenburua duen liburua aurten argitaratzeko. Honekin herriko ondare historikoa biltzea eta ezagutzera ematea lortu nahi da.

Guztira liburu honen 500 ale argitaratuko dira, eta hauetatik 300 Leioan geratuko dira herritarren kontsultarako. Liburu hau argitaratzeko, Leioako Udalak 10.920 euroko ekarpena egin dio Euskaltzaindiari.

Hitzarmen honen lehen pausua orain urte bi eman zen. 2009.urtean erakunde biek Leioako toponimiaren inguruko “Leioako Leku-izenak” izeneko ikerketa sakon baten aldeko azterketa lanean hasi ziren Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeak eramanez, udalerriko jatorrizko izenak berreskuratu eta normalizatzeko asmoz.

Azterketa hau amaitu ostean, Udalak leioaztarren esku jarri nahi du lan hau, eta horretarako udalerriko toponimiaren inguruko azterketa honen liburua argitaratzea posible egingo duen hitzarmena sinatu du Euskaltzaindiarekin. Jendaurreko salmenta prezioa, ostera, oraindik finkatu barik dago. Liburua argitaratzen denean, euskarri digitalean ere argitaratzea da Udalaren asmoa.

Gogoratu behar dugu azterketa toponimiko honetaz baliatuz Leioako hainbat auzo eta kaleen izenak zuzendu berri direla aurten, eta izendegi berritu hau ezagutzera emateko kale izendegiak banatu dituela Udalak herritarren artean. Honetaz gain Leioako kale guztietako izenen xaflak ere berritu egin dira jatorrizko izen zuzenak erabiliz eta itxura berri batekin.

Lankidetza hitzarmen honekin Leioako Udalaren azken urteetako joera mantentzen du, Euskal Herrian erreferente diren erakundeekin harremanak izatea herriaren onerako. Aipatutako beste hitzarmen hauen artean Sociedad de Ciencias Aranzadi edota Eusko Ikaskuntzarekin dituenak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa