Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-12 Taxistekin hitzarmena sinatu du Leioako Udalak
taxis / taxis

Leioako Udalak hitzarmena sinatu du herriko taxistekin udalerriko turismoa sustatzeko eta segurtasuna handitzeko. Honetaz gain, hitzarmenak zerbitzuaren berritzea ahalbidetuko du.

Sinadura honekin Leioako turismoa bultzatzea bilatzen du Udalak, taxisten bitartez informazio turistikoa helarazteko bisitariei eta baita leioaztarrei ere. Honetarako, adibidez, taxietan izango diren publizitate guneak erabiliko ditu Udalak informazio turistikoa zabaltzeko.

Honetaz gain, herriko segurtasuna handitzeko ere balioko du hitzarmenak. Taxisten presentzia kaleetan nabaria da, hori dela eta profesional hauek etengabeko harremana izango dute Leioako Udaltzaingoarekin kalean edozein istripu, gertaera edo ezbeharra gertatuz gero abisua emateko.

Taxistek, bestalde, zerbitzuaren modernizazioari ere ekingo diote Udaleko laguntza honi esker. Sistema berri bat ezarriko dute taxietan onurak izango dituena bai erabiltzaileentzat eta baita taxistentzat ere. Sistema berri honek terminal mugikorra du taxietan, horrekin informazioa elkartrukatzen da taxi eta zentralaren artean (erreserbak, taxien kokapena...) zerbitzua arinagoa izateko. Honetaz gain taxisten segurtasuna eta handitu egingo da, une oro jakingo izango duelako zentralak non diren taxiak GPS sistemaren bidez.

Gainera sistema honekin, bezeroak kreditu txartelekin ordaindu ahal izango dute eta erreserbak SMS bidez egiteko aukera ere izango dute.

Lau urteko iraupena du gaur sinatutako hitzarmen honek, eta urtero 4.000 euroko diru laguntza emango du Udalak taxisten elkarteari.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa