Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-31 Euskara eta euskal kultura ikastetxeetan bultzatzeko ekintzak
Euskera / Euskara

Leioako Udalak euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin hainbat ekintza antolatu ditu ikasturte honetan herriko ikastetxe desberdinetan garatzeko. Honetarako bideratu izan den aurrekontua 40.000 eurokoa izan da. Euskararen erabilera bultzatzeaz gain ekimenak beste hainbat helburu ditu, hauen artean ikasleen ahozko adierazpidea aberastea edota komunikazio estrategia arrakastatsuak lantzea, hizkuntzaren funtzio aniztasuna landuz.

Guztira lau ekintza desberdin izan dira Udalak diruz lagundutakoak; euskal kulturaren astea, bertsolaritza ikastaroa, euskal dantzen ikastaroa eta ‘Eguerdian ere euskaraz jolasean’ programa. Nahiz eta ekintza desberdinak izan helburu berdina dute, hau da, euskal kulturarekin zerikusia duen guztia bultzatzea txikienen artean.

Euskal kulturaren asteak hainbat ikastaro desberdin biltzen ditu bere baitan. Maiatzaren 23tik 27ra bitartean Txomin Aresti, Lamiako, San Bartolomé, Artatza eta Altzagako ikastetxeak egitarau potoloa izango dute, ekintzen artean euskal dantzak, herri kirolak, artzainen jolasak, bertso saioa, Lamiako Maskaradaren antzezpena eta arrantzari buruzko antzerkia.

Bestalde, bertsolaritza eta euskal dantzen ikastaroetan ohiko egitarau bera jarraituko da. Euskara ikasgaiaren ordu bat hartuko du, bostgarren eta seigarren mailan, honela gure hizkuntza landuko da ikuspuntu dibertigarri eta praktiko batetik. Helburu kulturalen artean ahozkotasuna lantzea, komunikazio estrategiak lantzea eta hizkuntzaren baliabide guztiak ezagutzera ematea daude. Honetaz gain, bertsoen idazketa ikastea, inprobizazioa lantzea, eta bertsoak komunikazio era baten moduan ikustea bilatzen da.

Dantzen kasuan ere eremu honetako oinarrizko ezagutzak emango zaizkie gazteei, honetaz gain, ikastaro honen helburuetariko bat gaitasun fisikoak lantzea da (malgutasuna, psikomotrizitatea, koordinazioa edota erritmoa), bestea aldiz, kulturala da, hau da, euskal folklorea gazteen artean ezagutzera ematea.

Azkenik, ‘Eguerdian ere euskaraz jolasean’ programa ezaguna garatuko da zentro desberdinetan 4 eta 10 urte bitarteko umeekin. Monitoreek eguerdian patioan dauden umeei jolas batzuk proposatuko dizkiete isolamendua dakarten jokoen aurrean (PSP...) betiko jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzeko asmoz.Honen bitartez, monitoreak saiatuko dira motibazioaren bidez umeak erakartzen, baina umeentzat librea izango da parte hartzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa