Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-28 Pinuetako ludotekak ireki ditu ateak
ludoteca / ludoteka

Pinuetako ludotekak aisialdian gozatzeko eta ikasteko espazioa eskaintzen die 6 eta 12 urte bitarteko leioaztarrei. Horretarako, aisialdirako jarduera-eskaintza oparoa aurkezten du, guztiak ere irudimena garatzera eta parte-hartzea sustatzera bideratuta.

Horren haritik, oso mota desberdineko joko ugari aurkituko dituzte (Legoa, mahai-jokoak, material artistikoa, rol-jokoak, etab.), bai eta erabilera askotarako gune bat ere, mahai-futbolean edo billarrean jolasteko, filmak ikusteko, etab. Era berean, eskolako lanak egiteko lekua ere badago. Ostiraletan, jarduerek izaera berezia dute eta tailerrak (eskulanak, sukaldaritza…)eta irteerak (museoak, parkeak…) programatzen dira.

Pinuetako ludoteka astelehenetik ostiralera dago irekita, 17:00etatik 20:00etara. Aste Santuko eta Gabonetako oporretan, ordutegia 11:00etatik 14:00etara bitartekoa da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 113 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa