Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-28 Euskara Zerbitzuak Txilinbueltaka eta Gazterpe Abentura irteera berriak prestatu ditu
orio / orio

TXILINBUELTAKA eta GAZTERPE ABENTURA programen irteera berriak antolatu ditu Leioako Euskara Zerbitzuak. Txilinbueltakako txikiak Orioko aterpetxera joan ahal izango dira eta Gazterpeko gaztetxoek Zugarramurdira joateko aukera izango dute. Irteera bi hauetan izena emateko epea bihar hasten da eta datorren apirilaren 5era arte izango da zabalik.

Txilinbueltaka programa arrakastatsuak umeen aisialdian euskara txertatzea du helburu, beraz, 1999 eta 2004 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunentzat zuzenduta dago bereziki. Urteko bigarren irteera honetan Orioko aterpetxera joango dira apirilaren 26tik 29ra.

Bestalde Gazterpe Abentura 1995tik 1998etara bitartean jaiotako gazteentzat zuzendutako ekintza da. Hauek Zurragamurdira joateko aukera izango dute, bertan, beste ekintza batzuen artean honakoak egin ahal izango dituzte mendi ibilbidea, txangoa kobazulora, paseoa zaldiz edota animazio ekintzak. Irteera hau ere apirilaren 26tik 29ra arte izango da.

Irteera bien gaineko informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan edo Euskara Zerbitzuan (Jose Ramon Aketxe plaza 11 4. solairuan (Kultur Leioa)
Telefonoa: 94 607 25 76. e-posta: euskarazerbitzua@leioa.net)

Erlazionatutako dokumentuak:

Gazterpe (pdf, 439 kb)

Txilinbueltaka (pdf, 339 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa