Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-04 Heldu dira inauteriak!!!
carnaval 2011 / inauteriak 2011

Heldu dira jada aurtengo inauteriak Leioara. Adin guztietarako pentsatutako ekintzak izango dira egun osoan zehar kaleak eta herriko edozein txokoa kolorez betetzeko.

Gaur, arratsaldeko 17.00etan hasiko dira prestatutako ekintzak. Lehena herriko txikienentzat zuzenduta egongo da, Haur eta Gazteentzako parkea Euskal Etxeen plazan. Amaitzerakoan txokolatea dastatzeko aukera izango dute txikiek 20.00etan Bulebarretik irtengo den kalejirara joan aurretik. Kalejira, nagusiekin zein txikiekin, 21.30ean amaituko da Ikea Barri plazan, bertan ez dira faltan izango ez musika ezta animazioa ere. Ordu erdi beranduago Mozorro lehiaketaren partaideen desfilea hasiko da enparantza bereko antzeztokian. Erromeriaren musika entzun eta dantza batzuk egin ostean XXI.Leioako Mozorro Lehiaketaren sari banaketa izango da 23.30ean Ikea Barri plazan. Ordutik aurrera, goizeko 02.30era arte aldera jai giroa izango da Ikea Barri plazan.

Ostiraleko egitaraua

17:00 h. Haur eta Gazteentzako parkea. Euskal Etxeen Plazan. Tailerrak. Puzgarriak.
19:00 h. Txokolatea. Euskal Etxeen Plazan.
20:00 h. Kalejira eta animazioa. Boulevard.
21:30 h. Musika eta animazioa. Ikea Barri Enparantzan.
22:00 h. Mozorro lehiaketako partaideen desfilea Ikea Barri enparantzako antzeztokian.
23:00 h. Erromeria “ALAIKI TALDEA” taldearekin Ikea Barri Enparantzan.
23:30 h. XXI. LEIOAKO MOZORRO LEHIAKETA -ko Sari banaketa.
02:30 h. Jai bukaera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa