Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-02 Leioako udal garabiak 678 irteera egin zituen iaz
547_IMG_0002

Leioako udal garabiak 678 zerbitzu egin zituen joan den 2010.urtean, eta honetatik jasotako diru sarrerak 40.642 eurotakoak izan ziren. Zerbitzu defizitarioa da hau, urtean Udalak 100.000 euroko gastua duelako maartxan jartzeko.

Egindako irteera hauetatik 489 trafiko arau-hausteengatik izan ziren, gainontzeko 189 zerbitzuak beste udal departamentu batzuei laguntzeko egin ziren. Beraz, esan beharra dago ibilgailu pribatuak garraiatzeko egin izan ziren zerbitzuak 2009.urtekoen antzekoak izan zirela.

Udalean beste 6 ibilgailu daude herritarrei zerbitzu desberdinak emateko prest. Hauetatik 4 polizi auto errotulatuak dira, bestea atestatu furgoneta da, eta azkena errotulatu gabeko beste ibilgailu bat ekintza administratiboak egiteko edota patruilei laguntzeko.

Auto guzti hauek egindako kilometro kopurua murrizten joaten da urteak pasa ahala, batez ere oinez egiten direlako zainketa patruila asko eta kotxearen erabilera gero eta gutxiagoa delako. Hau horrela, 2010.urtean 100.682 kilometro egin izan zituzten udal ibilgailuek, 2009an berriz 106.521 kilometro izan ziren.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala