Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-08 Udalak Musika Eskola handitzeko esleipenarekin bukatu du
conser obras / musika eskola obrak

Txomin Aresti ikastetxearen alboan egiten ari den eraikin berriak Musika Eskolaren handitzea ahalbidetuko du, eta honekin batera haurreskola berria herri erdialdean kokatzea posible egingo du. Obrek martxa ona daramate.

Orain, Musika Eskola berri honen barruko ekipamendua eta egokitzapena esleitu berri du Udalak. Honetarako bideratutako diru partida 594.946 eurokoa izan da, eta urte honetan barne garatuko dira barruko hobekuntza hauek, kanpoko obrekin batera.

Joan den udan, Udalak 2.201.371,27 euro bideratu zituen Musika Eskolaren handitzea eta haurreskola berri hau hartuko dituen eraikina altzatzeko. Proiektu honek 2.000 metro koadroko zabalera duen eraikina aurreikusten du. Behe solairua haurreskolarentzako izatea espero da, bigarren solairua Musika Eskola handitzeko, eta erdialdeko solairua, berriz, gainontzeko beste hezkuntza zerbitzuen mesederako.

Aipatutako bi miloi euro hauek eraikuntza eta haurreskolaren egokitzapen osoa aurreikusten dute. Diru hau Estatu Fondoetatik eratorria izan zen. Hala eta guztiz ere, diru laguntza hau ez zen nahikoa Musika Eskola berria guztiz ekipatzeko, horregatik, Udalak 2011ko aurrenkotutik 600.000 euroko partida bideratu du obra honen pausu guztiak bermatzeko.

Esan bezala, eraikinaren azken solairuak, egun obratan dagoena, Musika Eskolaren bigarren fasea hartuko du. Gaur egun, udal titulartasuna duen Musika Eskolak hainbat disziplina jorratzen ditu (harizko tresnak, haizezkoak, pianoa, kitarra, akordeoia eta txistua) eta ia 700 ikasle ditu. Martxan dagoen ekipamenduaren handitze honek Musika Eskolaren beharrizanak asetuko ditu eta gaur egungo arazoak konponduko ditu, modu honetan kalitate handiko musika formakuntza eskainiz leioaztarrei. Musika Eskolak eskari askotxo hartzen ditu Leioako gurasoen aldetik, izan ere, formakuntza honen %50 Udalak diruz laguntzen du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa