Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-07 Ia 400 eskaera baino gehiago jaso dira Umore Azokan parte hartzeko
Umore Azoka 2011 / Umore Azoka 2011

Leioako Umore Azokan parte hartzeko 400 eskaera baino gehiago jaso dira. Aurtengoa XII.edizioa da eta maiatzaren 12tik 15era arte ospatuko da, egun hauetan zehar herriko kale, enparantza eta espazio publikoek kaleko arteen profesional eta ikuslego zabala bilduko dituzte.

Joan den urtarrilaren 21era arte zabalik egon den deialdira, orotara, 338 erakunde aurkeztu dira. Konpainiekin batera, ordezkari artistiko eta banatzaileek ere euren eskaintzak proposatu dituzte, eta orain, antolatzaileek eta batzorde artistikoak egitasmo guzti hauek aztertu eta baloratu beharko dituzte, azken aukeraketa egiteko eta, hartara, hamabigarren edizioaren programazioa osatuko duten 50 ikuskizunen hautaketa gauzatzeko.

Jatorriari begira, jasotako proposamenetatik %10 Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) heldu dira, beste %62,2 Estatu espainiarretik eta gainontzeko %27,8 munduko kontinente ezberdinetatik.

Umore Azoka-Kaleko Artisten Azoka Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzarekin. Leioak, lau egunez, antzerkiarekin batera bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du, harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera eskainiz, antzerkia eguneko 24 orduetan bizi ahal izateko foroa bilakatuz.

Kaleko antzerkia ardatz dela, Umore Azokak urterik urte Euskadiko, Estatuko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak ekarri ohi ditu Leioara, obra ugari estreinatuz eta, aldi berean, artista berriei euren lanak erakusteko aukera emanez; horri guztiari esker, azoka gisa finkatu egin da.

Informazio gehiago:

Umore Azoka 2011

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa