Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-07 Txilinbueltakaren irteera berria prest
Arantza / Arantza

Aurten ere badator Txilinbueltaka programa, eta lehenengo irteera prest dago jada. Jakina denez programa honek umeen aisialdian euskara txertatzea du helburu, beraz, 1999 eta 2004 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunentzat zuzenduta dago bereziki.

Izenea emate epea bihar bertan hasten da eta otsailaren 15era arte izango da zabalik, Kultur Leioan dagoen Euskara Zerbitzuan 9.00etatik 14.00etara. Gogoratu behar da irtenaldi honek kopuru mugatua duela, beraz zenbat eta arinago izena eman hobe.

Izena emateko erantsita dagoen dokumentua bete behar da eta Osakidetzako txartelaren fotocopia aurkeztu. Ezin dugu ahaztu, ekintza honen helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea da, beraz egitarau honetan parte hartzen dutenek gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko.

Aurtengo Txilinbueltaka berrikuntza batzuekin dator. Alde batetik irtenaldiak 4 hilabetetan metatzen dira, otsaila eta maiatza bitartean, hain zuzen eta urtearen bigarren partea programatik kanpo geratu da. Beste alde batetik, eta eskariari erantzuteko asmoz, irtenaldietako plaza kopurua igo da ahal izan den neurrian eta honek euskararen erabilera den helburu nagusia betetzeko arazoak ekarri ditu.

Hau dela-eta, aurten bi aldaketa egitea beharrezkoa izan da: Lehenengo eta behin, laugarren irtenaldia ezarri da udazkenean, Txilinbueltaka urte osoko ekintza izan dadin. Bigarrenez, irtenaldi bakoitzaren parte-hartzaile kopurua 50era murriztea erabaki da euskararen erabilera errazteko. Hala ere, plaza kopurua orotara ez da murriztuko, iazko 194 plazen aldean aurten 200 eskaintzen baititugu.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gurasoentzako gutuna (pdf, 94 kb)

Arantzara joateko izena emate orria (pdf, 555 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa