Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-04 Behargintza Leioak ingeniari langabetuentzako piping ikastaroa prestatu du
ingenieria / ingenieria

Datorren astean irekiko da izena emate epea Behargintza Leioak martxan jarritako ikastaro berrirako. Piping ikastaro hau langabezian diren ingeniarientzat zuzenduta dago, bertan ingenieritza industrialan lizentziatu direnen ikasketak osatzeko edukia landuko da.

Ikastaroa, teoria eta praktikekin, 500 ordukoa izango da, eta bereziki Leioan erroldatuta eta ingenieritza ikasketak dutenentzat zein CAD erabiltzen dakitenentzat zuzenduta dago. Izena emate epea hurrengo astelehenetik otsailaren 26ra arte izango da zabalik.

Leioako enpresen ahultasunak eta beharrizanak detektatzen dituen prospekzio ikerketa egin ostean ikusitako emaitzak kontutan hartu ditu Behargintzak ikastaro berri hau lantzeko. Ikerketa honetan, lan merkatuko eskaria eta eskaintza orekatzeko hainbat formakuntza falta somatu zen lan sektore jakin batzuetan.

Gaur egungo egoera dela eta, goi prestakuntza duten pertsonek euren ikasketak osatu behar dituzte ezagutza tekniko jakin batzuekin, kurrikuluman gehitzeko. Hau oso garrantzitsua da mundu mailako merkatuetan, produktu edo zerbitzu berritzaileak eskaini nahi dituzten enpresentzat.

Guzti honegatik Behargintzak ikastaro berezi hau prestatu du. Instalazio industrialen diseinu eta eraikuntzari buruzko gaiak jorratzen dira ikastaro honetan, hauen artean, hodiak, balbulak eta beste hainbat osagarri. Instalazio industrial baten diseinuan jorratu beharreko faseak lantzen dira, kalkulo teorikoa, diagramen marrazketa, hodien marraketa eta hauen eraikuntzako detaile guztiak, besteak beste.

Egun, eduki hauek ez daude inongo ikasketa planan sartuta, nahiz eta oso baliagarriak izan sektore askotan, horregatik aukera paregabea da profila betetzen duten leioaztarrentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa