Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-03 Joan den urtean 58 ezkontza zibil egin ziren Leioan
bodas / ezkontzak

Joan den 2010. urtean Leioak 58 ezkontza zibil ospatu zituen, hauetatik 43 Artatza Jauregian eta gainontzeko 15ak udaletxeko Osoko Bilkura gelan.

Aurreko urteekin alderatuta beherakada txiki bat nabari izan da, baina esanguratsua da gero eta bikote gehiagok aukeratzen dutela ezkontza zibila euren egoera legalki formalizatzeko. Honetaz gain, aipatzekoa da Leioan ezkontzen diren bikotekide gehienak 30 eta 35 urte bitartean kokatzen direla.

Leioaztarrak eskuragai dute udaletxeko osoko bilkuren aretoa astelehetik ostiralera goizeko ordutegian, bestalde Artazako ezkontzak hil bakoitzeko lehen larunbatetan izan behar dira 11.00etatik 13.30era. Desberdintasun hau ematen da Artatza Jauregia Lehendakaritzakoa delako eta Udalak alokatu egin behar duelako. Hau dela-eta Artatzan ezkontzeak 118 euroko kostua du ezkongaientzat eta udaletxean egitea doakoa da.

Honetaz gain, azpimarratu behar da Artatzan zein udaletxean ezkontzeko bikotekideren bat Leioan erroldatuta egon behar dela gutxienez izena eman duenetik sei hilabete arinago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa