Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-31 Familientzako orientazio zerbitzua arrakastatsu Leioan Emaitzak ikusita, Udalak, zerbitzu hau ematen jarraituko du 2011.urte honetan
etxadi / etxadi

Leioako Udalak, Etxadiren bitartez, martxan duen Familientzako orientazio zerbitzua arrakastatsu ibili da 2010.ean. Joan den urteko uztailaren 1etik abenduaren 31ra 135 kontsulta hartu zituen zerbitzu honek, hauetatik 127 familiengatik eratorriak –100 haurtzaro kontuetaz galdetzeko eta 35 nerabezaroaren kezkak argitzeko-.

Galdera gehienak korreo elektronikoaren bidez egin izan ziren, 122 kontsulta, hau da, %90. Gainontzeko %10 telefono bidez egin ziren. Hizkuntzaren aldetik ere portzentai berdinak mantentzen dira %90 erdaraz egin ziren eta %10 euskaraz.

Kontsulta hauen %95 emakumeek egin dute, hau da, ama direnek, eta gainontzeko %5 guraso bien partez egindakoak izan dira.

Galdetutako gaiei buruz, haurtzaroaren kasuan, gehien kezkatzen duen arazoa haurren jarrera eta autoestima izan dira; nerabeen kasuan, berriz, aipatutako kasi bietaz gain alkohola eta drogen kontsumoa ere gehitzen da.

Zerbitzu hau 2010ean jarri zen martxan, honi esker gurasoek euren seme-alaben hazkuntzan eta heziketan sortzen zaizkien zalantzak psikologo talde bati galdetzeko aukera dute bai telefonoz, postaz edota interneten bidez.

Era berean, familiek galde dezakete, baita ere, euren seme-alaben garapen sozio-emozional, kognitibo edota psikomotorra hobetzeko prebentzio-estrategia edo hezkuntza-jarraibideei buruz.

Hiru bide daude Etxadiko psikologo taldearekin harremanetan jartzeko: Internetetik, www.leioa.eu edota www.etxadi.org; postaz ETXADI, c/ Máximo Aguirre 18 (Bis) 5ª Planta Dpto. 10, 48011 Bilbao; eta 94.405.15.49 telefonoan ostegunetan 11.30etik 13.00etara eta 16.00etatik 17.30era.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa