Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-19 Leioak mendekotasuna duten pertsonen jagoleak omenduko ditu bihar
dependencia / mendekotasuna

Leioako Udalaren Gizartekintza sailak ekitaldi berezia prestatu du biharko, bertan mendekotasuna duten pertsonen jagoleak omenduko dira. Hitzordua bihar izango da, arratsaldeko 18.00etan, Kultur Leioan.

Ekitaldi honetan izango direnen artean Udalak antolatutako programan parte hartu duten jagoleak izango dira, bertan diploma bat jasoko dute Eneko Arruebarrena alkatea eta Isabel García zinegotziaren eskutik programa hauetan egindako lanarengatik.

Guztira 200 lagun baino gehiago biltzea espero da, pertsona guzti hauen artean emakumeen elkarteak, kultur taldeak, gizarte zerbitzuen teknikariak, kultura ordezkariak, kirolak, enplegua eta gizartekintzako agenteak, besteak beste. Dena dela, esan behar da protagonista nagusiak 46 lagun izango direla (42 emakume eta 4 gizonezko), eurek baitira udal programetan parte hartu izan dutenak. Ekitaldi honekin euren esfortzua eta lana goraipatu nahi da eta bide batez jakitera ematea gaur egun gizartea sentzibilizatzeko eta euren lana ikusgai egiteko.

Merezitako omenaldi hau eta gero ekitaldiak jai giroa hartuko du musika oinarri bezala hartuz Leioako Musika Eskolako ikasleekin eta Errekaldeko Nagusien Abesbatzarekin, besteak beste. Honetaz gain, pailazo berezi baten saioarekin amaituko da gaua.

Bestalde, gogoratu behar da ekitaldi hau ez dela izan Leioak egindako ekintza bakarra jagole hauen lana bultzatzeko. Jakina denez, Udalak urte bi daramatza jagoleei eta mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako programak bultzatzen. Programa hauetan Zainduz proiektua dugu, prestakuntza, laguntza psikologikoa eta psikomotrizidadea biltzen dituzten hainbat programekin. Guzti hau doakoa da pertsona hauentzat eta ordutegien malgutasun osoz.

Honetaz gain, udal azken kanpaina ekarri behar dugu gogora. Oraindik Leioako kaleetan zehar ikusi dezakeguna. Honetan, Udalak pertsona jagoleen lana eskertzen zuen publikoki eta gizarteari erakusten zion pertsona hauen lana, kontzientzatzeko bide batez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa