Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-04 Leioako Wifi zerbitzuaren erabiltzaileak gehiago dira
wifi asier / wifi asier

Joan den azaroan martxan jarri ziren Wifi puntu berri biak direla eta (Kultur Leioako kanpoaldea eta Pinosoloko zonaldea) erabiltzaileen kopurua nabari igo da, Kultur Leioak adierazi duen bezala.

Guztira 3.878 lagunek eskatu dute Wifi erabiltzeko bonoren bat. Hauetatik 2.912 erabiltzailek azaroa baino arinago erabiltzen ziren ordu beteko bonuak eskatu zituzten, ordutik aurrera 839 lagunek 24 orduko bonu berriak eskatu dituzte eta 127 leioaztarrek urteko bonuak hartu dituzte.

Kopuru hau gorantz egingo du herriko hainbat lekutan jarriko diren Wifi puntu berriak direla eta. Guztira, 80.000 euroko aurrekontua duen proiektu honek, 12 Wifi gune ezartzea aurreikusten du, Leioako zonaldeen gehiengoa hartuz (erdialdea eta auzoak). Gune publiko gehienetan zerbitzu hau erabili ahal izatea da helburua 2011.urtearen hasieran.

Gogoratu behar da, Leioak bi lotura mota eskaintzen dituela; alde batetik, alde baterako konexioa, aukera hau Leioan denbora gutxi egiten dutenentzat pentsatuta dago, 24 ordutan internetera konektatuta egotea ahalbidetzen du Kultur Leioan pasahitza eskatuz eta gero. Bestalde, ohiko konexioa dugu, ohiko erabiltzaileentzat. Honetarako liburutegiko karneta baino ez da beharrezkoa izango, eta karnet bakoitza duen pasahitza aktibatzeko Kultur Leioatik pasa beharko dira erabiltzaileak behin baino ez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa