Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-03 Ia 3.000 erabiltzaile hartu ditu Leioako izotz pistak
izotz pista / izotz pista

Kultur Leioa alboko Errekalde plazan kokatuta dagoen izotz pistak 2.937 pertsona hartu ditu jada, atzo batutako datuen arabera. Ekintza berezi hau posible izan da Udalaren eta Leioako Merkatarien Elkartearen arteko akordio bati esker. Aurtengo berrikuntza honek izandako arrakasta hain handia izan da hurrengo urteetan ere jartzeko asmoa dagoela adierazi dutela antolatzaileek.

Ia 300 metro koadroko zabalera duen izotz pista hau Gabonetako oporrak irauten dituzten bitartean izango da zabalik, hau da hilaren 9ra arte, baina ordutegi ezberdinekin jai egunak direla eta; gaurtik hilaren 8ra arte, larunbata, ordutegia 11.00etatik 22.00etara izango da, eta igandean, hilaren 9an, 11.00etatik 20.00etara izango da zabalik.

Gogoratu behar da sarrera euro bikoa dela pertsonako, baina Leioako dendetan erosketaren bat egiten dutenek sarrera doan izango dutela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa