Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-31 Onartuta 2011. urterako Udal Aurrekontua
505_subvenciones

Leioako Udalbatzak onartu zituen atzo 2011rako aurrekontuak; udal aurrekontu orokorra, Soinu Atadia Fundazioaren aurrekontua eta Euskararen Erakundeko aurrekontua, barne. Baiezko bozka udal Gobernuak eman zuen (EAJ-PNV eta Ezker Batua), PSE-EE abstenitu zen, eta PPk ezezkoa eman zuen.

Leioako Udalak 37 miloi eta erdiko aurrekontua du 2011. urte honetarako, Leioako Musika Eskolak bi miloi euro izango ditu eta Euskaltegiak 1.200.000 eurokoa. Azken kasu bi hauetan, Soinu Atadia Fundazioak eta Euskararen Erakundeak, Udalaren esku jasotzen dute euren aurrekontuaren %45, gainontzeko %55, berriz, Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta ikaslegoaren partea da.

Esan beharrekoa da, krisi egoeran murgilduta egon ezkero, Leioako herriak bere aurrekontua onartu duela oinarri ekonomiko-finantzario sendoak mantenduz. Azken urteetan egin izandako kudeaketak posible egin izan du gaur egun Leioak ekonomi osasuntsua izatea. Beraz, 2010.urtea superabitarekin amaituko dugu (diru sarrerak gastuak baino altuagoak izan dira), likidezia altua mantentzen da, eta ez da inongo zorrik existitzen.

Aurrekontu ezinhobeagoa onartu da beraz Leioan 2011.urteerako.

Erlazionatutako dokumentuak:

2011. urterako Udal Aurrekontua (erderaz) (pdf, 77 kb)

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala