Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Martxoaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-07 "Izarren distira" lehiaketaren kastina izango da Leioan Urtarrilaren 20an Leioan ospatuko den kastinan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
izarren distira / izarren distira

Leioa eta Erandioko Udalek Izarren Distira talentu lehiaketa antolatu dute beraien herrietako gazteen talentua saritzeko asmoz. Hautaketa proba honen bitartez 12-18 urte bitarteko gazteei ezkutuan duten artista distiratsua azaleratzeko aukera eskaintzen zaie.

Galan plaza bat eskuratu ahal izateko, aldez aurretik ikuskizun bat landu (bakarrizketa, antzezlana, kanta, dantza, bertsoak...) eta epaileen aurrean taldeka nahiz bakarka aurkeztu beharko dute. Gutxienez 2 eta gehienez 10 minutuko emanaldiak onartuko dira, hauek euskaraz izan behar dutelarik.

Finalistak Itxaso Paiak otsailaren 5ean Kultur gidatuko duen Gala ikusgarriko protagonista nagusiak izango dira. Bertan, gazteentzako erreferente diren pertsonai famatuez osatutako epaimahaiak artista gazte arrakastatsuenak aukeratu eta sarituko ditu. Epaia erabakitzeko irizpide nagusiak ikuskizunaren originaltasuna, hizkuntzaren trataera, neska eta mutilen parte hartzea zein talde lana izango dira.

Leioa-Erandioko Izarren Distiran izena emateko talde bakoitzak oinarrietan zerrendatutako datu guztiak bidali beharko ditu, baita www.izarrendistira.com web gunean ikusgai dauden parte hartze arauak onartu ere. Tuentin ere Gazteekin hartu emana indartzeko asmoz, “Leioa-Erandioko Izarren Distira” orrialdea sortu da. Tresna honen bitartez argazkiak, bideoak partekatu zein zuzeneko komunikazioa sustatzeko aukera eskainiko da. Gazteen iritzia, proposamenak ezagutu eta talde izaera indartzeko bide berri bat Leioa eta Erandioko gazteen eskura.

Kastinak:
- Urtarrilaren 20an Kultur Leioako entsegu gelatan.
- Urtarrilaren 21ean Astrabuduako Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian.

Gala: Otsailaren 5ean, larunbata, 19:00etan Kultur Leioan. Sarrera dohainik

Kontaktua: leioaerandiokoID@gmail.com

Informazio gehiago:

Bloga

Erlazionatutako dokumentuak:

Info (pdf, 394 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa