Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Martxoaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-24 Gaur helduko da Olentzero Leioara...
olentzero / olentzero

Gaur bertan helduko da Euskal Herriko baserritarrik maitatuena Leioako kaleetara, Olentzero bera gure herrian izango da leioaztar guztiak agurtzeko eta euren gutunak jasotzeko.

Herriko txoko guztietan izateko Olentzero hainbat auzo ezberdinetan izango da.
Erdigunera arratsaldeko 17.00etan helduko da, Elexalde errotatik Bulebarrera joango da, handik Sabino Arana kaletik ibiliko da Luis Libanora heldu arte, gero Euskal Etxeen plazara helduko da, eta Bulebarra eta Errekalde plazatik pasatu ostean Kultur Leioan izango da arratsaldeko 18.30ean inguru. Bertan herriko txikienak Olentzerorekin egoteko aukera izango dute euren opariak jaso baino arinago.

Bestalde, Lamiakon 17.30ean izango da Olentzero Metro geltokian auzotik zehar ibilaldia egin baino arinago, bide guztian Txikiak Txiki dantza taldeko kideekin izango da. Azkenik, Pinuetan, ere 17.30ean hasiko da ibilaldia Erromoko elizatik irtengo da Olentzero, Ezequiel Agirre eta Maiatzaren bata kaleetan izan eta gero Amaia etorbiderantz egingo du, handik Cervantes plazara, eta Nafarroa kaletik pasa eta gero Amaia etorbidera bueltatuko da berriz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa