Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-21 Leioak izotz pista izango du Gabonetan
501_1079_hielo

Leioak izotz pista izango du Gabon hauetan ekintza berezia egin ahal izateko. Guztira 300 metro koadroko pista hau Errekalde plazan izango da eta sarrera euro bikoa izango da, ostera, Leioako dendetan erosten dutenentzat sarrera doakoa izango da.

Leioako Udalak Gabon egun hauetarako zerbait berria eskaini nahi izan die leioaztarrei, hori dela eta estalitako izotz pista izango da Errekalde plazan abenduaren 23tik urtarrilaren 9ra arte. Hau posible izan da Udala eta Merkatarien Elkartearen arteko lankidetzari esker.

Izotz pista honek ordutegi desberdinak izango ditu egunaren arabera, jai egun bereziak direlarik. Lehenengoko egunean, abenduaren 23an, 16.00etatik 22.00etara izango da irekita, bestalde, abenduaren 24, 31 eta urtarrilaren 9an ordutegia 11.00etatik 20.00etara izango da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 18.00etatik 22.00etara izango da zabalik, eta gainontzekoak, abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 8ra ordutegia 11.00etatik 20.00etara izango da.

Aipatzekoa da sarrera euro bikoa izango dela baina Leioako dendetan erosten dutenentzat sarrera doakoa izango dela.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala