Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-20 Bidegorri sarea handitzen
bidegorri / bidegorri

Herriko bidegorrien sarea gero eta handiagoa izateko asmoz lanean jarraitzen du Leioako Udalak, oraingoan tramo berri baten esleipena egin berri du. Zati berri hau herri erdialdetik irten eta Laubide biribilgunean amaitzen den bidegorria lotuko du Artatza parkean dagoenarekin.

Bidegorri zati hau kilometro erdi baino gehiago izango du eta Avanzadako alde biak lotuko ditu lurrazpitik suhiltzaileen paretik. Honetarako bideratu den aurrekontua 120.000 euro izan da eta hiru hilabeteko iraupena izango dute lanek.

Elexalde parkean hasten den bidegorria, Estartetxetik pasatzen da eta Lekueder-era heltzen da Basaez auzoko sarrerara arte. Orain, ekintza berri honekin bidegorri hau luzatuko da Artatzako parkera arte, eta honekin batera urte honetan Udalak Pinosolotik egindako bidegorriarekin ere batuko da. Artatza parkearen barrutik doan bidegorria, berriz, ez da Udaleko ekintza bat izan, Bizkaiko Foru Aldundikoa baizik, horretarako Aldundiak 400.000 euroko inbertsioa egin zuen aurten.

Lotura hau gauzatzen den bitartean Udalak bidegorriaren beste zati bat amaitzen ari da Sabino Arana kaletik Udondoko Bulebarra eta Elexalde parkea lotzeko. Zati hau behin behineko izango da tranbiaren lanak amaitu arte, tranbia behar bezala ezarrita dagoenean behin betikoa ezarriko da leku berean.

Hasteko dagoen 2011. urteari begira Udalak bidegorrien inguruko hiru ekintza berri aurreikusten ditu. Alde batetik, Basaez auzoan bertan txirrinduentzako erraila sartzea eta luzatzea Landabarri egingo denarekin lotuz, eta Artatza ekonomi jardueren gunea zeharkatuz. Bestalde, Artatza parkearen bidegorria luzatu Pinueta auzora arte Getxoko bidegorrien sarearekin lotzeko. Eta azkenik, Leioandiko urbanizazio lanak ahalbidetuko duten bidegorria egitea Udaletxea eta Sarriena lotuz.

Ekintza guzti hauek, jada eginda daudenekin batera, 6 kilometroko bidegorrien sarea osatuko dute Leioan. Honetaz gain, Getxoko sarea bezalako erraldoi batekin elkar egiteko prest izango da Leioako bidegorria datorren urtean, horrela txirrinduz zein oinez inongo arrisku barik Leioatik hondartzara joateko aukera posible izango da laster. 2011. urte honetarako aurreikusita dauden lehen ekintza biek 250.000 euroko aurrekontua izango dute eta urteko lehen seihilabetean hasiko dira martxan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa