Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-10 Nekazari giro ezinhobea igande honetan Leioan 100 abere baino gehiago izango dira eta Euskal Herriko hainbat toki desberdinetik etorritako 90 produktore baino gehiagok hartuko dute parte.
azoka / azoka

Leioak bere nekazari sustraietara salto egingo du igande honetan herriaren erdigunean ospatuko den XXIII. Nekazari eta Abeltzantza Azokarekin. Ospakizun berezi honek gero eta bisitari gehiago biltzen ditu Leioan, batez ere Bulebarrean eta Errekalde plazan, berataratutakoak gure lurrak emandako produkturik onenak dastatzeko edo erosteko etortzen dira, edota gure sustraien giro onaz gozatzeko.

Azoka 10.00etan irekiko da, eta ordu bete beranduago trikitilari eta txistularien doinuekin girotuko da. Momentu horretan, Errekalde plaza txikientzako topagune berezia izango da, hainbat tailer eta ponien ibilbideekin. Bestalde nagusienak ere bertaratu egingo dira plaza honetara bertan izango delako harrijasotzaile eta aizkolari herri kirolen erakustaldi garrantzitsua.

Goizaren erdialdean, 12.00ak inguru, “Leioako Elizateko Udala” izeneko lehiaketaren txanda izango da. Bertan Idiazabal Jatorrizko Izendura duen Bizkaiako gaztarik onena sarituko da, aurten lehiaketa honen XII edizioa beteko da. Ordu berean Jose Ramon Aketxe plazan azokako produktuen dastatzea izango da, Lumagorri oilasko Eusko Labelduna protagonista izanik.

Eguerdiko 13.00etan Bulebarrean animaliei buruzko azalpenak emango dira eta arraza bakoitza zein den eta ze ezaugarri dituen azalduko zaie herritarrei. Ordu bete beranduago momenturik garrantzitsuena helduko da, Leioako Nekazariei Omenaldia, gure nekazari bati omentzen zaio bereziki urtero. Honen ostean Gaztai lehiaketaren sari banaketa izango da eta azokaren girotzean eta dekorazioan parte hartzen dutenen sailkapena ere publiko egingo da.

Bestalde, betiko arraza eta animaliak izango dira Leioan, guztira 100 buru inguru, hauen artean; behiak (pirenaika, Blonda, Mimosina, Frisona, Txarolesa eta misota), idiak, zaldiak, poniak, astoak eta hegaztiak. Honetaz gain, animali bakoitza bere jabeekin izango dira, gehienak hainbat sarien irabazleak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa