Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-09 Gazteguneko Gabon ekintzetan izena emateko azken egunak
489_flyer-1

Aterpe Leioa Gazteguneak Gabon egunetarako antolatutako ekintzetan izena emateko azken eguna bihar bertan izango da.

Aukera zabala dago Gazteguneko erabiltzaileentzat, gustu guztietarako ekintzak antolatu direlako, hauen artean, sukaldaritza, perkusioa, magia, kustomizazio tailerra, stop motion, irteera...

Ekintza hauek opor egunetan izango dira, hau da, abenduaren 27tik 30era eta urtarrilaren 3tik 5era arte, hain zuzen ere. Ordutegia berriz, arratsaldekoa izango da 17.00etatik 20.00etara, abenduaren 28an izan ezik, egun horretan zabalik izango da Gaztegunea inongo ordutegi barik eta ekintzak etengabeak izango dira.

Jakin beharrekoa da tailer eta ekintza guzti hauek euskaraz izango direla eta 14 zein 17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta izango direla. Prezioa ere desberdina izan daiteke, Kultur Leioako gazte txartela dutenentzat 30 euro baino ez da izango, eta gainontzekoentzat 55 euro.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 1059 kb)

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala